SALOME CAMPOS
CAMPOS, ENPRESA
BERRIAK
Hementxe prest dauzakazu Igeriketako argazkiak.
Lara Vicandik eta Adnan Mustaficek irabazi zuten emakume eta gizonen artean eta beren pisua Campos Ipar Hegaluzean eskuratu zuten. Ehun partehartzaileek Bermeo portutik Izaro uharteraino dagoen distantzia joan etorriko itsasaldian bete zuten.
5.000 metroko proba gogortu egin zen eguraldi txarra dela eta. Igerilariek olatuak beti trabeska izan zuten. Haize zakarrak eta hondoko itsasoak erronka nahasi egin zuten ere bai. (GEHIAGO IRAKURRI)
Azken orduetan, Salome Campos I Zeharkaldia larunbat honetan hasi baino lehen, parte hartzaile gehienak irrikitan daudela nabaritzen da. Eta hori, nahiz eta lehia oso gogorra izan. Agian horregatik. 5.000 metro burutu beharko dituzte igerilariek.
Hortik 4.000 metro itsas zabalean portuko babesetik gabe izango dira, olatuak beti gurutzatuta etorriko zaie Izaro joan etorriko bidean… eta gainera eguraldi txarra dator. (GEHIAGO IRAKURRI)
Alfredo Olabegoia triatloiko historian zehar batez ere, izen itzal haundiko batean bihurtu egin da. Hawaiko Iron Man ekitaldi mitikoan lehenengoz parte hartu zuten euskaldun abenturazaleen artean zegoen. Aurten, hogeitabost urte bete dira gertaera epiko hori burutu zenetik.
Bere urteurrengo ospakizunen artean, Olabegoiak Salome Campos Zeharkaldian partehartu nahi izan du. Berak bezala baina izen emateko zerrendako beste aldean, Oscar Mauleon dago. Igerilari baleartarra gazteena izango da zeharkaldi honetan. (GEHIAGO IRAKURRI)
Hemen duzu zerrenda.
Bermeoko Kultur Etxean aurkeztu da datorren larunbatean ospatuko duen herriko portuaren eta Izaro uhartearen artean igeriketa-proba.
“Harrigarria izan behar zuen, benetan hunkigarria”. Datorren irailaren 7an Salome Campos I Zeharkaldian parte hartuko duten emakumeek badakite proba berezi baten aurrean daudela.
Izen emateko epea itxi baino lehen abuztuaren 30an, azken orduek Salome Campos Zeharkaldia erakustaldi itzela izango dela pentsarazten digute. Larogei igerilariko muga gaindituta dago jada eta azken txanpa honetan ehun partehartzaileko kopurua errez beteko da, antolatzaileek hasieratik usten zuten moduan.

Bermeoko irteeran, beste batzuen artean, Alfredo Olabegoia egongo da. Bizkaiko kirolari beterano hau triatloi munduan itzal haundiko izena da. Orain dela 25 urte lehen aldiz Hawaiko Ironman bete zuen eta aurten arrakasta hura ospatzen ari da.
Salome Campos zeharkaldia 5.000 metroko itsas zabaleko igeriketa proba da. Nahiz eta lehenengo edizio hau doakoa izan, probaren ezaugarriak kontuan hartuta igerilari guztiek federatuak eta adin nagusiak izan beharko dute. Gainera, antzeko distanzia daukan zeharkaldi bat egin izana egiaztatu beharko dute.

Salome Campos I Zeharkaldia datorren irailaren 7an izango da, Bermeo portutik Izaro uharteraino joatea eta bertatik itzultzea.
Zabalik dago jada 2013ko Salome Campos Zeharkaldian izena emateko epea.
Uztailaren 15etik abuztuaren 30era izena eman dezakezu, info@salomecampos.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz.
Sartu www.salomecampos.com webguneko izen-emateen atalean, eta behar duzun informazio guztia izango duzu.
Aurten Salome Campos Zeharkaldia irailaren 7an egingo da, eta Santa Eufemia Jaiekin bat egingo du, Bermeon.
Kirola egiteaz gain, marinel-herria bisitatu eta bertako giroaz eta gastronomiaz gozatzeko inguru paregabea.
Adin guztietarako giroak eta gustu guztietarako jarduerak egongo dira. Zatoz gozatzera.
Urdaibai Biosfera Erreserbaren inguru paregabean egingo da Salome Campos Zeharkaldia. Oso berezia den ingurune geografiko honetan, gizakiak milaka urte daramatza Naturarekin harmonian bizitzen.
Erreserba pribilegiatu hau pixka bat gehiago ezagutu nahi baduzu, bisitatu www.urdaibai.org.
Salome Campos Zeharkaldiak eskerrak eman nahi dizkie lehenengo edizio gauzatzen lagundu duten pertsona eta erakunde guztiei.
Eta eskerrak eman nahi dizkiegu, bereziki, Bermeoko Udalari eta bermeotarrei, proban dena eman dutelako.
< >

IGERIKETAKO ARGAZKIAK

Hementxe prest dauzakazu Igeriketako argazkiak....


ZORIONAK

Lara Vicandik eta Adnan Mustaficek irabazi zuten emakume eta gizonen artean eta beren pisua Campos Ipar Hegaluzean eskuratu zuten...


ERRONKA PILPILEAN

Azken orduetan, Salome Campos I Zeharkaldia larunbat honetan hasi baino lehen, parte hartzaile...


MITO BAT BERMEOKO URETAN

Alfredo Olabegoia triatloiko historian zehar batez ere, izen itzal haundiko batean bihurtu egin da...